undefined

Nekane erizaindegira itzuli da

Nekane erizaindegira itzuli da

Aurrelaria berriro lesionatu da bizeps femoralean, eta ezker belauneko alboko lotailuan bihurdura ere badu

Nekane Diezek min hartu zuen Madril CFFren aurka jokatutako azken partidan, eta beraz, erizaindegi zuri-gorrian sartu den azken jokalaria da. Athleticeko emakumezkoen lehen taldeko futbolariak bizeps femoraleko haustura miofasziala du, eta ezker belaunean alboko barne-lotailuko bihurdura. Bere egoera eboluzioaren zain dago.

Aurrelari zuri-gorria ez da aurten lesioekin zorte handirik izaten ari. Buñolen jokatu zen ligako lehen partidan, partida hasi eta minutu gutxira, bizeps femoralean izandako ziztada gogor baten ondorioz zelaia utzi behar izan zuen, eta Primera Iberdrolako seigarren jardunaldian lesionatu zen berriro. Aurtengo denboraldian 381 minutu baino ezin izan ditu jokatu 9 partidatan.

Horiek horrela, Nekanek bajen zerrendarekin bat egin du, Angel Villacampari jokalari guztiak prest izateko eragozten diona.

Honakoa da jokalari hauen egoera fisikoa gaur egun:

  • Marta Unzué: ezker belauneko alboko barneko lotailu bihurdura.
  • Yulema Corres: haustura txikia eskuin hankako soleoan.
  • Leia Zarate: gripeaz jota dago, iragan ostegunetik taldearekin entrenatzea galarazten diona.
  • Marta Perea: eskuin orkatilako aldebiko bihurduran berriz erori da
  • Jone Ibáñez: indarra lortzeko prozesuarekin jarraitzen du, joan den azaroan belaunean egin zioten ebakuntzaren ondoren.