undefined

Erreginaren Kopa bueltan da

Erreginaren Kopa bueltan da

Primera Iberdrolako 16 taldeak zozketan sartuko dira bihar (13:00 h), txapelketako lehen kanporaketa erabakitzeko

2020ko Erreginaren Kopako lehen kanporaketako zozketa  bihar egingo da, 13: 00etatik aurrera, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan; txapelketako final-zortzirenak jokatuko dira  eta partida bakarrera jokatuko da otsailaren 11an edo 12an.

Zozketan, lehendabizi, 8 talderen izenak dituzten bolak aterako dira, kanporaketan etxean jardungo dutenak. Ondoren, etxetik kanpora jokatuko duten 8 taldeen izenak aterako dira eta lehenengo ateratzen dena bederatzigarren ateratzen denarekin parekatuko da, bigarrena hamargarrenarekin, eta horrela hurrenez hurren. Zozketan Lehen Iberdrolako 16 taldeek hartuko dute parte.

Angel Villacampak, 13: 45ean Lezamako prentsa aretoan, zozketari buruz eta igandean 11: 00etan jokatuko den Athletic Club – Valentzia partidari buruzko balorazioa egingo du.

Hauek dira Athletic Cluben bai etxean, bai kanpoan, aurka jokatu dezaketen taldeak:

  • FC Bartzelona
  • Atlético Madril
  • Levante UD
  • Deportivo Abanca
  • Reala
  • EDF Logroño
  • Rayo Vallecano
  • CD Tacón
  • UDG Tenerife
  • Sevilla FC
  • Madril  CFF
  • Valentzia CF
  • Sporting Club de Huelva
  • Real Betis
  • RCD Espanyol