undefined

Herbehereetako kluben bisita San Mamesera

Herbehereetako kluben bisita San Mamesera

Herbehereetako 1. eta 2. mailetako taldeetako ordezkariak eta herrialdeko federazioa (KNVB) zuri-gorrien zelaian egon dira

Herbehereetako hogeita zortzi klubek, herrialdeko futbol federazioko (KNVB) zenbait ordezkarik lagunduta, San Mames zelaia bisitatu dute gaur goizean.

Herbehereetako espedizioan Eredivisieko hamasei taldek hartu dute parte, eta Athletic Clubeko arduradunek ongietorria egin diote. Jarraian, estadioaren ustiapen-ereduari eta zaletuaren esperientziei eta babesletzari buruzko hitzaldia eskaini dute, zelaiaren instalazioetan tour bat egin aurretik.