undefined

Genuine taldea: bigarren fasea Sevillan

Genuine taldea: bigarren fasea Sevillan

Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeak LaLiga Genuineko bigarren fasea jokatuko du asteburu honetan Sevillan

Laguntasuna taldean sartuta, talde zuri-gorriak urtarrilaren 31 eta otsailaren 1 eta 2ko asteburuan ekingo dio LaLiga Genuineko bigarren faseari, Sevillako Ramon Cisneros Palacios Kirol Hirian. Athletic Club Fundazioak hegazkinez bidaiatuko du ostiralean, hilaren 31n, Bilbotik, eta igande arratsaldean itzuliko da, bigarren fase honetako hiru partidak jokatu ondoren, Real ValladolidReal Zaragoza eta Club Gimnastic taldeen aurka.

Horiez gain,  Real SportingRC DeportivoReal Sociedad FundazioaLevante UD EdiFundació Fútbol Base ReusCA OsasunaDeportivo AlavésVillarreal CFElche CFGranada CFReal ZaragozaSD Eibar FundazioaUD Las PalmasCD LugoCórdoba CFSD Huesca eta Getafe CF taldeak ere izango dira Sevillan.

Gero eta gutxiago falta da LaLiga Genuinen azken fasean Lezaman jokatzeko. Laguntasuna eta Kiroltasuna multzoetako taldeek parte hartuko dute bertan, ekainaren 5an, 6an eta 7an.