Genuine taldea: bigarren fasea Sevillan
Genuine taldea: bigarren fasea Sevillan
Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeak LaLiga Genuineko bigarren fasea jokatuko du asteburu honetan Sevillan
Laguntasuna taldean sartuta, talde zuri-gorriak urtarrilaren 31 eta otsailaren 1 eta 2ko asteburuan ekingo dio LaLiga Genuineko bigarren faseari, Sevillako Ramon Cisneros Palacios Kirol Hirian. Athletic Club Fundazioak hegazkinez bidaiatuko du ostiralean, hilaren 31n, Bilbotik, eta igande arratsaldean itzuliko da, bigarren fase honetako hiru partidak jokatu ondoren, Real Valladolid, Real Zaragoza eta Club Gimnastic taldeen aurka.
Horiez gain, Real Sporting, RC Deportivo, Real Sociedad Fundazioa, Levante UD Edi, Fundació Fútbol Base Reus, CA Osasuna, Deportivo Alavés, Villarreal CF, Elche CF, Granada CF, Real Zaragoza, SD Eibar Fundazioa, UD Las Palmas, CD Lugo, Córdoba CF, SD Huesca eta Getafe CF taldeak ere izango dira Sevillan.
Gero eta gutxiago falta da LaLiga Genuinen azken fasean Lezaman jokatzeko. Laguntasuna eta Kiroltasuna multzoetako taldeek parte hartuko dute bertan, ekainaren 5an, 6an eta 7an.