
Vanesa Gimberten 200 partiden testa
Vanesa Gimberten 200 partiden testa
Atzelariak 40 urte beteko ditu datorren apirilean, eta 200 partida lortuta, test dibertigarri bati egin dio aurre
Joan den igandean, Vanesa Gimbertek (1980-04-19) 200. partida ofiziala jokatu zituen Athletic Clubekin. 33 urterekin zuri-gorriz jantzita debuta egin zuenetik, Bergarakoa erreferentea da klubean ez ezik, Estatuko futbol osoan ere; datorren apirilean 40 urte beteko ditu, eta Primera Iberdrolako jokalari beteranoena izango da, eta, bitxia bada ere, Adurizekin, La Ligan, titulu hori partekatzen du.
Gimbertek 86 partida osorik jokatu ditu jarraian lehen taldean, beraz, marka bat lortu du, eta zerrenda historikoaren 14. jokalaria da partida gehien jokatu dutenen artean. Elastiko zuri-gorriarekin berrehun partidara iritsi ostean, Vanesak test dibertigarri bat egin du Athleticekin jokatu dituen 200 partiden inguruan.