undefined

Erabili ATHLETICKET eta lehen taldearekin bidaia irabazi ezazu

Erabili ATHLETICKET eta lehen taldearekin bidaia irabazi ezazu

Getaferen eta FC Bartzelonaren aurkako partidetan txartela lagatzen duten edo zelaira app-a erabiliz sartzen diren bazkide guztiak Valentziaren aurkako Ligako partidara taldearekin batera bidaiatzeko zozketan sartuko dira

ATHLETICKET aplikazioa San Mamesen jokatuko diren hurrengo bi partidetan erabiltzen duten bazkide guztiek (Getaferen aurka igandean ligan eta Bartzelonaren aurka Kopan) saria izan dezakete.

Bazkide txartela app-aren bidez lagatzen duten edo/eta San Mamesera app-a erabiliz sartzen diren bazkideek, datorren apirilean Valentzia CF- Athletic Club partidarako bi lagunentzako taldearekin batera bidaiatzeko zozketan sartuko dira.

Zozketan sartzeko, ATHLETICKET aplikazioa erabili behar da (gutxienez, azaldutako moduren bat erabiliz) bi partidetan.

Zatoz San Mamesera ATHLETICKETekin!

Informazio gehiago