undefined

Museotik palkora: Getafe CF

Museotik palkora: Getafe CF

AC Museoak Athletic Club eta Getafe C.F taldeek elkarren aurka jokatu zuten lehen partidaren oroigarri batzuk erakutsiko ditu San Mameseko palkoan

Igandean Getafe taldeak San Mames bisitatuko du. Palkoan ikusgai jarriko diren objektuen artean Getafek gure klubari eman zion plaka dago. “Getafe C.F. S.A.D. Athletic Club-ari, Coliseum Alfonso Pérez estadiora  2004ko urriaren 3an egindako lehen bisitan” mezua dago bertan idatzita armarri grabatu batekin, partidako hamaikakoekin eta egitarau ofizialarekin batera.

Getaferen eta Athleticen arteko lehen partida ofiziala 2004ko urriaren 3an jokatu zen. Madrilen izan zen, LaLigako 6. jardunaldiko partidan (2004-05). 3 eta 1ekoa izan zen azken emaitza etxekoen alde. Hala eta guztiz ere, bi taldeen artean jokatu diren 29 partida ofizialak kontuan hartzen baditugu (guztiak ligan), talde zuri-gorriaren aldekoa da estatistika.

Horrela, 10 partida irabazi dira, 11 berdindu eta 8 galdu. Golei dagokienez, 32 dira zuri-gorrien alde eta 26 kontra.