undefined

50 urte Athletic Cluben egoteagatik aintzatespena

50 urte Athletic Cluben egoteagatik aintzatespena

Klubean 2019an bost hamarkada bete zituzten bazkideak San Mamesen egindako ekitaldi hunkigarri batean aintzatetsi dituzte

2019an 50 urte bete dituzten bazkideak omentzeko ekitaldi hunkigarria egin dute gaur arratsaldean San Mamesen.

Ekitaldian saritutako 140 pertsonen artean Ana Urquijo eta Jose Julian Lertxundi presidente ohiak egon dira. Guztiei, Aitor Elizegi presidenteak Athletic Cluben urrezko intsignia ezarri die, bai eta efemeridea oroitzeko koadro bat ere, 1969an izandako izena emateko eskaerarekin eta bazkide bakoitzaren lehen fitxarekin batera.