undefined

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak bere lanarekin jarraitzen du

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak bere lanarekin jarraitzen du

Erreforma idazteko proiektuaren esparruan, aurretiazko galdetegi bat planteatuko da bazkideek beraien ikuspuntuak aurkez ditzaten. Era berean, lan mahaiak osotuko dira parte-hartze prozesu bati ekiteko

Athletic Cluben Estatutuak Erreformatzeko Proiektua idazteaz arduratzen den Batzordea aldian-aldian ari da lanean asteetan zehar, araudien aldaketei buruzko partaidetza-prozesu bat prestatzeko. Prozesu hori, gero, bazkide konpromisarioen batzarrean aurkeztuko da.

Proiektua idazten hasi aurretik, eta bost kideen artean informazioa eta material espezializatua biltzeko eta egiaztatzeko aldizkako bilerak egiten diren bitartean, Batzordeak Athletic Clubeko bazkideei entzuteko partaidetza-prozesu bat ireki nahi du.

Denbora tarte labur batean, erakundearen estatutuei buruzko galdetegi digital bat planteatzea da bere asmoa, webguneko Bazkideon Txokoaren bidez, beren ikuspuntuak eta hobetzeko iradokizunak eman ditzaten. Horrez gain, mahai-inguruetan lan prozesuak zabalduko dituzte, bazkideek aldaketa eta proposamen ezberdinak eztabaidatzeko aukera izan ditzaten.

Batzordeak, Athletic Cluben urriaren 20ko Ohiko Batzar Nagusian osatu zituen bere bost kideak. Gorka Cubes eta Josu Arteta bazkide konpromisarioak, zuzendaritza batzordeak izendatutako Ana Urquijo eta Aner Uriarte bazkideak eta Aitor Elizegi presidentea izan ziren hautatuak.