undefined

Akordioa Matematika Aplikatuko Euskal Zentroarekin

Akordioa Matematika Aplikatuko Euskal Zentroarekin

Athletic Clubek eta BCAMek lankidetza hitzarmena sinatu dute kirol industriaren erronkei ikerketa matematikotik heltzeko

BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak eta Athletic Clubek lankidetza hitzarmena sinatu dute kirol industriaren erronka handiei ikerketa matematikoaren ikuspegitik heltzeko. Itunaren helburua bi erakundeen arteko lankidetza-aukerak identifikatzea da, bai eta kirol-industrian aplikatutako matematikaren ikusgaitasuna handitzea ere, bai ingurune sozialean, bai arlo akademikoan eta I+G+Bn, eta nazioarteko ikerketa-erakundeekin sinergiak bilatzea arlo horretan.

Datu Zientziak (Data Science) eta BCAMeko Inteligentzia Artifiziala sailek eta Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek eta Jokoaren Analisia Sailek ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte matematika aplikatuak Athleticen lanari ekar diezazkiokeen onurak aztertzeko.

Honen haritik, inplikatutako sailek aurretiko 4 jarduera-ardatz identifikatu dituzte: emakumezkoen zein gizonezkoen futbolarien osasuna eta errendimendua hobetzea, teknologia berriak aplikatzea, kirol-azpiegituren eraginkortasuna eta kiroleko datu-zientzialarien prestakuntza.

Athletic Cluben eta BCAMen arteko lankidetza 2018an sortu zen Beaz-en BIOK! erronkari esker. Erronka horretan, teknologia berriak erabiliz jokalarien lesioak prebenitzen eta kudeatzen lagunduko zuen proiektu bat egitea proposatu zen. Lankidetzak lan-ildo bat garatzeko balio izan du, eta, gaur egun, hiru urteko iraunaldia duen akordioa da, bi erakundeek sinatua.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu: www.bcamath.org