undefined

Bisitatu Lezama bueltan da!

Bisitatu Lezama bueltan da!

Lehenengo epean izandako arrakastaren ondoren, Lezamara egiten diren bisita gidatuak itzuli dira bazkideentzat, lau data berrirekin maiatzera arte

Athletic Clubeko bazkideentzako Lezamarako bisita gidatuak lau data berriekin itzuliko dira datorren maiatzera arte. Joan den irailean hasi zuten ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, klubaren kirol instalazioak bisitatzeko aukera zabaldu dute berriro.

Bazkideek beren tokia erreserbatu dezakete Bazkideen Txokoaren bidez (Bazkideentzako Zerbitzuak/Bisitatu Lezama atala), proposatutako lau ostegunetako baterako:

  • Otsailak 20
  • Martxoak 26
  • Apirilak 30
  • Maiatzak 14

Bisita bakoitza 15 lagunentzat dago mugatuta, eta txandak izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko dira. Bisitak 14 urtetik gorako bazkideentzat daude aurreikusita.

Bisitatu Lezamak laurogeita hamar minutuko iraupena du eta horietan zehar, barruko eta kanpoko instalazioak ezagutzeaz gain, gure futbolarien bilakaeraren jarraipenaz gozatzeko eta Athletic Clubeko kirol arduradunekin eritziak trukatzeko gune bat egongo da.