undefined

Athletic Erreginaren Kopako final-laurdenetan da dagoeneko

Athletic Erreginaren Kopako final-laurdenetan da dagoeneko

Zuri-gorriak luzapenean sailkatu dira, azken hogei minutuetan egindako hiru golei esker, UDG Teneriferen aurkako partida orekatu baten ondoren

Athletic Clubek sufrimendu handiz lortu du 2020ko Erreginaren Kopako final-laurdenetarako txartela. Talde zuri-gorriak luzapenean irabazi dio Granadilla Teneriferi, Garazi Muruak, Lucia Garciak eta Gimbertek sartutako golei esker.

90 minutuek gauza gutxi utzi zituzten agerian, aukerak eta abaguneak eskasak izan bait ziren bi ateetan . Lucia Garciaren hurbilketa pare bat kanariarren area ingurura eta Valdezate eta Azkonaren bi jaurtiketa izan ziren lehen zatiko aukera bakarrak. Etxekoek aukera bikaina izan zuten Luciaren eskutik atsedenaldiaren atarian Alina Reis atezainaren aurrean gelditu ostean baina honek, azkeneko momentuan uxatu zuen arriskua. Bigarren zatiak gidoi bera jarraitu zuen eta 93. minutuan luzapena saihesteko zorian izan da Oihane Valdezate, zutoina urratuz joan zen jaurtiketa gurutzatu batekin.

Luzapenean, Azkonari egindako penaltia heldu zen, Patry Gavirak jokalari nafarrari egindakoa eta Garazik sartu zuen gola. Valdezate aldea handitzeko zorian egon zen 105. minutuan baina Lucia Garcia izan zen kontraeraso batean partida erabakita utzi zuen jokalaria. Vanesa Gimbertek, 119. minutuan, buruz sartu zuen hirugarrena korner baten ostean eta erreginaren Kopako final-laurdenetako zozketan izango dira zuri-gorriak.