undefined

Athletic Lezaman ikusteko autobusak igandean

Athletic Lezaman ikusteko autobusak igandean

Athletic Clubek eta Autobuses La Unionek akordioa lortu dute San Mames-Lezama-San Mames ibilbidean joan-etorria doan egiteko

Athletic Club eta Autobuses La Union akordio batera iritsi dira bazkide eta zaletuei Bilbotik Lezamarako ibilbidea errazteko. Bilbora bueltatzeko aukera egongo da eta zerbitzua  doanekoa izango da. Athletic Club eta Real Sociedad taldeek igande honetan, otsailaren 16an, Lezaman jokatuko duten derbiaren harira dator ekimena.

Partida ikusi nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute [email protected] helbidera otsailaren 14a, ostirala, goizeko 11: 00ak baino lehen, eskatzen duten plaza kopurua adieraziz. Izena ematen duten guztiek erreserbatua izango dute lekua.

Autobusak San Mameseko zabalgunetik aterako dira 10: 30etik aurrera, autobusak betetzen doazen neurrian.

San Mamesera itzulera 14: 15ean hasiko da.

Gogoratu partida honetarako, Athletic Clubeko bazkideek eta Fundazioaren kideek sarrera doan dutela eta gainontzekoentzat, honako hauek direla salneurriak:

Helduak: 10 euro.

18 urtetik beherakoak: 5 euro

14 urtetik beherakoak (barne): doan.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Autobuses La Unioni ekimen hau martxan jartzeko emandako laguntzagatik.