undefined

Sarrerak Gasteizerako

Sarrerak Gasteizerako

Deportivo Alaves taldeak 387 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi Mendizorrotzan jokatuko duen norgehiagokarako

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 12tik, asteazkena, 10.00etatik, ostirala arte, otsailak 14, 10.00etara.

Beharrezko balitz, zozketa otsailaren 14ean bertan, 12.00etan, egingo litzateke.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, otsailaren 17an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.