undefined

“Derbiaren aurretik reset egin du denak”

“Derbiaren aurretik reset egin du denak”

Angel Villacampa ez da fidatzen igandean (12:00) iritsiko den Realaz, Superkopan erori eta Erreginaren Kopatik kanpo geratu den arren

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Lezaman, 4. zelaian lan saioa bukatu ostean. Handik gutxira ezagutu du entrenatzaile zuri-gorriak Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidan zuri-gorriei bisita egingo dien aurkaria: CD Tacon.Zozketan Bartzelona saihestu nahi genuen. Tacon egokitu zaigu, badakigu etorkizun oso hurbilean Real Madril izango dela. Plantilla eta ligako emaitzak hobetu dituen taldea da. Karrantzan aurre egin genien, baina orduan goizegi zen bi taldeentzat. Erabat ezberdina izango da orain, nahiz eta talde berdinak izan”, esan du Villacampak otsailaren 25ean edo 26an jokatuko den Erreginaren Kopako norgehiagokari buruz.

Ordura arte zuri-gorriek Primera Iberdrolaren bi jardunaldi izango dituzte aurretik: Reala, Lezaman, eta Real Betis, kanpoan. Derbia dator eta Villacampak bere jokalariak “oso berezia “ den partidan buru belarri egotea nahi du. Taldeak UDG Teneriferen aurkako kanporaketako baja berberak izaten jarraitzen du. “Hau Lezama da, eta hemen ez gaitu inork ikaratzen, are gehiago, proposatzen zaigun guztia lortzeko gai garela uste dut “, dio entrenatzaileak.

Reala Bartzelonaren aurkako Superkopako finala 1-10 galdu eta Madril CFFren aurkako penalti txandan Erreginaren Kopatik kanpo geratu ostean iritsiko da Lezamara; horrek ez du kezkatzen Villacampa: “Agian haiek baino une hobean gaude, baina nik badakit derbi batean dena erreseteatzen dela; berdin du sailkapenak, kanporaketak… Gogo handiz itxaron dugu derbia. Gu haiek bizi duten egoera berean edo txarragoan joan ginen Anoetara, eta, hala ere, jakin izan genuen gure bertsiorik onenetarikoa ematen. Zuhur ibili behar dugu, Real handi baten zain gaude “.