undefined

CD Tacon, Erreginaren Kopako final-laurdenetako aurkaria

CD Tacon, Erreginaren Kopako final-laurdenetako aurkaria

Athletic Clubek etxean jokatuko du talde madrildarraren aurka, otsailaren 26an edo 27an, partida bakarrera

Athletic Clubek CD Taconen aurka jokatuko du Erregina Kopako final-laurdenetan. Otsailaren azken astean jokatuko da kanporaketa, 26an edo 27an, partida bakarrera, eta Athleticek etxean jokatuko du.

CD Taconek 1-0 irabazi zion aurreko Rayo Vallecanori final-zortzirenetan. Athleticek eta Madrilgo taldeak ez dute oraindik Erreginaren Kopan elkarren aurka jokatu.

Bi taldeen arteko orain arteko norgehiagoka bakarra abuztuan jokatu zen, Ramon de Carranza Trofeoan. Zuri-gorriek 0 eta 1 irabazi zuten partida hura. Primera Iberdrolan ez zuten 9. jardunaldian Lezaman aurreikusitako partida jokatu, emakumezkoen futboleko greba dela eta.

CD Tacon sailkapeneko 9. postuan dago, sei partida irabazita, lau berdinduta eta zortzi galduta.

Erreginaren Kopako final-laurdenetako norgehiagokak:

Athletic Club – CD Tacón
Fc Bartzelona- Deportivo Abanca
Madril FCC- Sevilla cf
CDEF Logroño – Real Betis Balonpié