undefined

Gasteizerako sarrerak: sariduna 199 zenbakia

Gasteizerako sarrerak: sariduna 199 zenbakia

Zenbaki hori eta ondorengo 386ak, hau da, 585ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko den Ligako partidarako sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 199a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 386ak, hau da, 585. zenbakira arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.

879 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetara.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira otsailaren 17an, astelehena, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.