undefined

Raul Garcia, LaLigako itzuleraren aurrean: “Bultzada hori eman behar dugu”

Raul Garcia, LaLigako itzuleraren aurrean: “Bultzada hori eman behar dugu”

“Taldeak meritua egin du emaitza hobeak ateratzeko eta sentsazioak onak dira” nabarmendu du jokalari nafarrak

Azken jardunaldietan ligan izandako partidei buruz, Athletic joko maila onean dagoela uste du Raul Garciak: “Taldeak merituak egin ditu emaitza hobeak ateratzeko. Etxeko ia partida guztietan erakutsi du taldeak irabazteko nahia, aukerak sortu ditu … baina eman diren emaitzak eman dira azkenean. Ni taldeak partidak aurrera ateratzeko izan dituen sentsazio onekin geratzen naiz, eta ez dut gaizki zaudenean eta partidarik irabazten ez dituzunean izaten duzun sentsazio hori somatzen “.

Denboraldiko azken euskal derbia heldu da San Mamesera, CA Osasunaren aurka. Partida berezia Raul Garciarentzat, talde nafarrarekin egin baitzuen debuta Lehenengo Mailan: “Oso talde ona da, ahal dudan guztietan beraien partidak ikusten saiatzen naiz, niretzat berezia baita. Asko gustatzen zait, igo berria da baina badirudi denbora gehiago daramala lehen mailan. Argi dago ez dugula partida irabaziko % 100ean ez bagaude. Oso ondo jokatzen du, taldearentzat jokatzen dute, inor ez da ildo horretatik ateratzen eta hori gainditzea oso zaila da “.