undefined

Museotik palkora: CA Osasuna

Museotik palkora: CA Osasuna

AC Museoak iragan mendeko 20ko hamarkadan talde gorritxoaren aurka izandako neurketen oroitzapenak berreskuratu ditu palkoan

Bihar agintarien palkoan aurkeztuko den erakusleihoa joan den mendeko 20. hamarkadara garamatza. Hain zuzen ere, 1925eko abenduaren 8ra, Athleticek eta Osasunak euren historian jokatu duten bigarren partidaren egunean.

Batetik, talde nafarraren hamaikakoaren argazkia ageri da (bere lerroetan Juanin Bilbao eta Juan Urquizu Athleticeko etorkizuneko jokalariak zituen. Azken hau, jokalari izateaz gain, zortzi denboralditan lehoien entrenatzaile izan zen).

Argazki horrekin batera, partidaren likidazio agiria. Dataz, hamaikakoaz, emaitzaz (5-1 Athleticen alde) edo arbitroaren izenaz gain, neurketa hartak diru sarrera guztiak (4.000 pezeta baino gehiago sarrera kontzeptuetan, 8 pezetatik pezeta eta erdira bitarteko prezioekin), gastuak (San Mameseko langileen, arbitroaren, eta Osasunaren ordainsariak, zergak, publizitatea, limonadak, kafea edo azukrea) eta azken balantzea, positiboa, 171,41 pezetarekin.

Athleticen kasuan, profesional gisa arituko zen handik hilabete gutxira.

Bi taldeen arteko neurketak

Igande honetakoa (otsailaren 16koa) kontuan hartu gabe, Athletic Clubek eta CA Osasunak 118 partida jokatu dituzte  euren artean orain arte. Horietatik, 57 irabazi ditu Athleticek, 33 berdindu eta 28 galdu.

Bi taldeen arteko lehen partida lagunartekoa izan zen. 1923ko azaroaren 4an jokatu zen San Mamesen, talde gorritxoa sortu eta bi urtera.

Zuri-gorriek 5-3 irabazi zuten partida eta Osasunaren aurkako lagunarteko norgehiagokak ohikoak izan ziren hurrengo urteetan. Halako hamar partida jokatu ziren partida ofizialekin hasi baino lehen, eta hori 1934ko irailaren 30ean gertatu zen, Euskal Koparen esparruan.