undefined

“Gola sartzeko adina meritu egin dugu”

“Gola sartzeko adina meritu egin dugu”

Gaizka Garitanok deitoratu egin du sortutako abagune kopuru handiek ez dutelako balio izan gorritxoak gainditzeko

“Egiten ditugun abaguneentzat, jokoarentzat eta egiten dugun ahaleginarentzat, sari gutxiegi da”. Horrela baloratu du Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak San Mamesen Osasunaren aurka galdu izana.

Garitanok azaldu duenez, “kosta egin zaigu lehen zatian lotzea, baina bigarren zatian aukerak egin ditugu partida irabazi ahal izateko. Argi dago galdu dugula, baina gehiago sortu dugu, aukera garbiagoak egin ditugu”. Gol falta ere aitortu du: “Ez da zorte txarra, ezta kasualitatea ere, askotan gertatzen zaigul”.

Talde gorritxoak defentsan egindako lan ona azpimarratu du entrenatzaileak, eta “ez dugu ezer eman, hori lehen mailan zaila da. Nagusi izan gara, eta gola sartzeko eta irabazteko adina aukera sortu ditugu”. Kezka azaldu du ere, “denbora asko baitaramagu irabazi gabe”. “Aitzakitzat uler daitekeen arren, Kopan aurrera egiteak Ligan duen martxa baldintzatzen du, eta futbola eta freskotasuna falta izan zaizkigu”, adierazi du