undefined

Vencedor, aurtengo denboraldian debuta egin duen laugarren lehoia

Vencedor, aurtengo denboraldian debuta egin duen laugarren lehoia

Jokalari bilbotarra baino lehen, Oihan Sancet, Larrazabal eta Jokin Ezkieta estreinatu ziren

Unai Vencedor izango da denboraldi honetan Gaizka Garitanorekin debuta egiten duen laugarren jokalaria. Jokin Ezkieta atezainak Teneriferen aurka egin zuen debuta Kopan, Gaizka Larrazabalek Getaferen etxean jokatu zuen lehen partida ligan eta Oihan Sancetek minutu batzuk izan zituen elastiko zuri-gorria lehen aldiz janzteko FC Bartzelonaren aurkako garaipenean.

Denboraldi honetan, Joseba Etxeberriaren aginduetara Bilbao Athleticen, Unai Vencedorrek 23 partida jokatu eta hiru gol sartu ditu; guztiak area kanpotik eta itxura ederrekoak: bi faltaz eta hirugarren bat korner jokaldi batean.

Vencedor (azaroan jaioa) eta Sancet, 2000. urtetik aurrera jaiotako lehen bi jokalari zuri-gorriak dira.