undefined

Gazteak A taldearen garaipena azken txanpan

Gazteak A taldearen garaipena azken txanpan

Imanol de la Sotak zuzentzen duen taldeak Arenasen aurkako partidaren amaieran lortutako garaipena gure harrobiaren asteburuko emaitzen artean nabarmendu da

Gure harrobiko taldeen asteburua nahiko positiboa izan da emaitzei dagokienez. Bilbao Athleticek, Morcilloren golari esker, puntu bat lortu zuen Taxoaren, Osasunaren filialaren aurka eta Bigarren B Mailako II. multzoko bigarren postuan jarraitzen du. CD Basconiak, aldiz, ezin izan zion Pasaiari irabazi Artunduagan, 1-2 galduz. Patxi Salinasen mutilek, porrota jaso arren, Hirugarren Mailako sailkapenaren goiko aldean jarraitzen dute eta hurrengo norgehiagokari begira daude dagoeneko, Real Sociedad C taldearen aurka izango dena.

Emakumezkoen taldeek, bigarren taldeak Reto Iberdrola Norten izandako atsedenarekin, C taldeak 0-4 irabazi zuen Igorren Arratiaren aurka eta Kadeteen taldeak Bilbao Artizarrak taldearen aurka (2-0) Lezaman.

Gazte mailako taldeek ere garaipenak lortu zituzten euren ligen lidergoan astebetez jarraitzeko. Imanol de la Sotaren A taldeak dena eman behar izan zuen Arenasen aurka Gobelan izandako neurketa aurrera ateratzeko. Nico Serranoren golarekin 89. minutuan, hiru puntuak lortu zituen. Bien bitartean, B taldeak partida lasaiagoa izan zuen Santutxuren aurka Lezaman eta 4-0 nagusitu zen.

Horiekin batera, kadeteek ere hiru puntuak lortu zituzten euren partidetan. A taldeak Tolosa hartu zuen mendean etxetik kanpo (1-6) eta B taldeak Danok Bat B garaitu zuen Lezaman (5-1).