undefined

Nico Williams eta Beñat Prados, Espainiako Selekzioak deituta

Nico Williams eta Beñat Prados, Espainiako Selekzioak deituta

Williams, 18 urtez azpikoarekin, eta Prados, 19 urtez azpikoarekin, otsailaren 26an San Pedro del Pinatarren (Murtzia) jokatuko diren lagunarteko partidetarako deitu dituzte

Nico Williams, Athletic Clubeko Ohorezko Mailako Gazte taldearen jokalaria, joan den urtarrilean Atlantikoko Kopako XLVI. edizioa jokatzeko deitu zuten bezala, 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin berriz ere deitu dute Danimarkaren aurkako lagunarteko partida jokatzeko.

Bestalde, Beñat Prados ere deitu dute Espainiako selekzioko 19 urtez azpiko taldearekin. Biek, Danimarkako selekzioaren aurka jokatuko dute otsailaren 26an Murtziako San Pedro del Pinatarren.