undefined

Nevado, lehen minutuak denboraldi honetan

Nevado, lehen minutuak denboraldi honetan

Atzelari zuri-gorria, denboraldi honetan lehen taldearekin parte hartu duen hirugarren jokalaria izan da -Sarriegiren eta Ogizaren ostean-

Joan den igandean Nerea Nevadok lehen minutuak izan zituen lehen taldearekin Realaren aurkako derbian. Horrela, Iraia Iturregiren taldeko hirugarren jokalaria izan da denboraldi honetan Lehen Iberdrolan parte hartzen, Amaiur Sarriegi eta Irene Ogizaren atzetik. Santurtziarra, gaur arte egongo da 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, Naroa Uriarte eta Paula Arana taldekideekin batera. 2018an Uruguain jokatutako 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa lortu zuten hiru jokalari gazteek. Nevadok  lehen taldearekin egin zuen debuta joan den denboraldian eta bost partida jokatu zituen, Albacete Fundazioaren aurkako neurketan garaipenaren gola lortuz.

Lehen taldeko erizaintzak etengabeko mugimendua duen bitartean, Reto Iberdrolako neska gazteak laguntzen aritu dira denboraldian zehar lehenengo taldeak beharrizana izan duenean. Nerea Nevadok Villacamparen aginduetara egin zuen denboraldi-aurrea, Amaiur Sarriegi, Leyre Monente, Naroa Uriarte eta Mariana Cerrorekin batera. Oguizak eta Sarriegik bezala, donodtiarrak minutu ofizialak jokatzeko aukera izan ditu liga txapelketan.

Naroa Uriarte, Paula Arana eta Mariana Cerro lehen taldearekin noizean behin entrenatzen duten jokalariak dira, nahiz eta oraingoz ez duten debuta egin talde nagusian. Iturregiren taldeak lider jarraitzen du Reto Iberdrola Norte txapelketako sailkapenean. Amaiur eta Arana taldeko goleatzaile nagusiak dira (12 eta 8, hurrenez hurren).