undefined

Emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko duen Kopako partidarako sarrerak

Emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko duen Kopako partidarako sarrerak

Datorren asteazkenean (19:00) Athleticen eta Taconen arteko Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidarako sarreren salmentari buruzko informazioa

San Mamesen jokatuko da datorren asteazkenean, otsailaren 26an, Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketako partida, Athletic Club eta CD Tacon taldeen artekoa. Partida horretarako, klubeko bazkide bakoitzak sarrera bat izango du doan eta klubaren web orriaren bidez eskuratu beharko du online – https://www.athletic-club.eus/sarrerak – eta eskuragarri dagoen edozein jesarleku aukeratu ahal izango du. Gainera, %50eko deskontua izango du erosten duen sarrera bakoitzean, gehienez 10 sarrera bazkide bakoitzeko.

Hauek dira partida honetarako prezioak:

18 urtetik gorakoak:

Beheko tribuna nagusia – Ekialdeko tribuna:

Bazkideak – 5 euro

Publikoak – 10 euro

 

Iparraldeko Behe tribuna – Hegoaldeko Behe tribuna:

Bazkideak – 2 ’50 euro

Publikoak – 5 euro

 

Eraztun nagusia:

Bazkideak – 7 ‘5 euro

Publikoak – 15 euro

 

18 urtetik beherakoak:

Bazkideak – 1 ‘5 euro

Publikoak – 3 euro

 

Bazkideek otsailaren 20an (osteguna) hasi eta otsailaren 23ra (igandea) bitartean eros ditzakete sarrerak (20:00rak arte). Halaber, San Mameseko leihatiletan eros daitezke otsailaren 25ean, asteartean, 10: 30etik 13: 30era eta 17: 30etik 20: 00etara, eta partida egunean bertan, 10: 30etik 13: 00etara eta 17: 00etatik aurrera.

Bestalde, publikoak oro har, astelehenean, hilak 24, 10: 30etatik asteazkeneko 17:00ak arte erosi ahal izango ditu sarrerak. Eta San Mameseko txarteldegietan asteartean, hilak 25, 10: 30etik 13: 30era eta 17: 30etik 20: 00etara, eta partida egunean 10: 30etik 13: 00etara eta 17: 00etatik aurrera.

Gazte Abonoek eta Fundazioaren jarraitzaileek San Mameseko leihatiletan jaso ahal izango dute sarrera, doan, hilaren 25ean, asteartean, 10: 30etik 13: 30era eta 17: 30etik 20: 00etara, eta partida egunean, 10: 30etik 13: 00etara eta 17: 00etatik aurrera.