
Sarrerak Valladoliden kontrako partidarako
Sarrerak Valladoliden kontrako partidarako
Real Valladolid FC taldeak 589 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi
Horietako 120 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira. Sarreren prezioa 50 eurokoa izango da. Sarrerak erosi nahi duten bazkideek partida ikusteko, Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 26tik, asteazkena, 10.00etatik, ostirala arte, otsailak 28, 10.00etara.
Beharrezko balitz, zozketa otsailaren 28an, 12.00etan egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, martxoaren 2an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.
ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.