undefined

Aduriz: “San Mames funtsezkoa da: gure euskarria eta motorra”

Aduriz: “San Mames funtsezkoa da: gure euskarria eta motorra”

Athleticeko aurrelaria egoerari buelta emateko konfidantzaz agertu da: “Talde honek gauzak okertzen direnean erantzuten du”

Aritz Aduriz Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Lezamako instalazioetan goizeko entrenamenduaren ostean. Igande honetan (martxoak 1, 14:00etan), San Mamesek Vila-realen aurkako partida hartuko du. Adurizek Callejak zuzentzen duen taldea oso kontuan hartzekoa dela esan du: “Oso talde bertikala, erasoan indartsua eta min handia egiten duten jokalariak ditu, asko sortzeko gaitasuna du, baina ahuleziak ere baditu“.

LaLiga Santanderren garaipena hamar jardunaldi jarraian lortu barik egon ondoren, aurrelariaren ustez, “Zaila da Granadako partida buruan ez izatea, baina hamar partida irabazi gabe asko dira, eta zentzu guztiak jarri behar ditugu horretan“. Eta zer hobe etxean bolada txar hori moztea baino: “San Mames funtsezkoa da, gure sostengu eta motorra, denboraldi osoaren oinarria izan behar du“.

Adurizek konfiantza osoa erakutsi du Ligako egoerari buelta emateko. “Talde sendoa eta indartsua gara, gogo handia dugu une hau iraultzeko; gauzak okertzen direnean erantzuten du talde honek“.