undefined

Klubeko Egun Erdia Atletico de Madrid eta Real Madriden aurka

Klubeko Egun Erdia Atletico de Madrid eta Real Madriden aurka

%10eko deskontua egongo da ordainketa hori urteko kuotan sartu ez eta bi partidak ikusi nahi dituzten bazkideentzat

San Mamesen Atletico Madrilen aurka (martxoak 15) eta Real Madrilen aurka (data eta ordua zehazteke) jokatuko diren partidak Klubaren Egun Erdiak izatea erabaki du Athleticek.

Urteko kuotarekin batera Klubaren Egun Erdiak ordaindu ez zituzten bazkideek bi partidetarako txartela aktibatzeko aukera izango dute orain, %10eko deskontua duen bonu bateratua erosiz.

Gainera, aurreko denboraldiko partida guztietan txartela erabili zuten bazkideek %10eko deskontua izango dute.

GARRANTZITSUA: Klubeko Egun Erdiak urteko kuotarekin ordaindu zituzten bazkideek ez dute txartela aktibatu beharrik. Nahikoa izango da karneta San Mameseko sarrera tornutik pasatzea, beste edozein partidatan bezala. (Gogoratu beharra dagp Klubeko bi egunak urteko kuotarekin batera erosi zituzten bazkideek % 20ko deskontua izan zutela. Gainera,%10eko beherapena jaso zuten ere aurreko denboraldiko partida guztietan txartela erabili zuten bazkideek).

Martxoaren 4tik aurrera, asteazkena, aktibatu ahal izango da txartela webgunearen bidez Atletico Madril eta Real Madrilen aurkako partidetarako. 

Informazio gehiago nahi izanez gero (txarteldegiko ordutegia, Gazte Abonoa eta sarreren salmenta barne), kontsultatu erantsitako dokumentua.