undefined

Granadara bidaia plana

Granadara bidaia plana

Athletic jokalari guztiekin joango da Kopako finalerdietako itzulerako partidara

Talde zuri-gorria Lezaman bilduko da bihar, osteguna, 9:45ean, Loiuko aireporturako bidea hartzeko. Lan-talde osoak bidaiatuko du Granadara. 11:45ean helduko dira Granadako aireportura eta hiru ordu laurden geroago Barceló Granada Congress hotelera helduko dira.

Taldea ostiralean itzuliko da Bilbora, 11:30ean lur hartzeko ordua duen hegaldian. Ordubete beranduago, Gaizka Garitanoren mutilek Lezaman entrenatuko dute, ateak zabalik izango den lan saioan.