undefined

Intereskolak topaketa Lezaman

Intereskolak topaketa Lezaman

Athletic Clubeko eskolek txapelketa bat jokatuko dute gure instalazioetan

Athletic Clubek Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Iparraldean dituen eskolak Lezaman bilduko dira igande honetan, martxoaren 8an. Txapelketa 10.00etatik 14.35era bitartean jokatuko da, bi txandatan banatuta: 2008 eta 2009 kategoriek irekiko dute txapelketa, eta 2010 eta 2011 urteetako taldeeek itxiko dute.

Abenduaren 15ean, Eskola Athletic Club Oionek, SD Oyonesak eta Oiongo Udalak aurtengo denboraldiko ezaugarri horietako lehen txapelketa antolatu zuten. Datorren maiatzean Gasteizko Olabide Ikastolak hartuko du.

Athletic Clubek lurralde bakoitzean dituen arduradunekin egiten duten teknifikazioaz gain, eskola hauek ere txapelketak jokatzen dituzte Athletic Eskolak ordezkatuz. Lezamatik Martin Urrejolak eta Txus Gojenurik zuzentzen dituzte.