undefined

Anaia goleatzaileen bikoteak Lezaman

Anaia goleatzaileen bikoteak Lezaman

Cordoba anaiek eta Guruzeta anaiek lehen taldearen garaipena eta Bilbao Athletic eta CD Basconiaren berdinketak lortu zituzten asteburuan

Azken jardunaldi honetan emaitza onak izan dira gure taldeen artean, eta mereituzko bitxikeria eta errepikatzeko zaila suertatu da ere, goleatzaileei dagokienez: Cordoba anaiek eta Guruzeta anaiek gol bana sartu zuten bakoitzak bere ligako partidetan.

Iñigo Cordobak Athleticen gol-zaparrada itxi zuen, eskuin hankarekin 1-4koa sartu baitzuen area kanpotik, lehen taldearen bigarren garaipena jarraian izan dena lortzeko. Bezperan, Asier bere anaia txikiak gol ederra sartu zuen areaz kanpotik ezker hankarekin egindako jaurtiketarekin. Golak abantaila eman zion Bilbao Athletici nahiz eta 3-3ko berdinketa azkenean erdietsi Real Union Cluben aurka Lezaman.

Bigarren B Mailako II. multzoko 28. jardunaldiko partida horretan ere, area barrutik egindako jaurtiketa bati esker, Gorka Guruzetak partidako bigarren gola lortu zuen; hurrengo egunean, bere anaia txikiak, Jonek, CD Basconiak 2-2ko berdinketa eskuratzeko balio izan zuen gola lortu zuen, Artunduagan SD Gernika Cluben aurka Hirugarren Mailako IV. multzoan.