undefined

Bilbao Athleticek eta Basconiak play off postuetan jarraitzen dute

Bilbao Athleticek eta Basconiak play off postuetan jarraitzen dute

Real Union Clubek eta SD Gernika Clubek puntu bana lortu zuten Lezaman eta Artunduagan

Lehen 20 minutuetan bi goleko aldea lortu arren, Bilbao Athleticek 3-3 berdindu zuen Real Union taldearen aurka Lezaman, Morcillo, Guruzeta eta Cordobaren golekin.

CD Basconiak hiru jardunaldi jarraian daramatza partidarik galdu gabe eta bina berdindu zuen SD Gernika Cluben aurka Artunduagan, Diarraren eta Guruzetaren golei esker. Hala, Joseba Etxeberriak eta Patxi Salinasek zuzendutako taldeak igoerako play off postuetan mantentzen dira.

Gure harrobiko gainerako taldeek emaitza hauek lortu dituzte azken bi egun hauetan:

De Jesusen gol batekin, Athletic Clubeko Gazteak A taldeak 1-1 berdindu zuen Danok Bat taldearen aurka Lezaman, eta Gazteak B taldeak 0-2 irabazi zuen Tolosan, Clemente eta Varelaren golei esker.

Kadete mailako A taldeari atseden hartzea egokitu zitzaion, gure Kadete mailako B taldeak Urdanetaren aurka 0-6 irabazi zuen jardunaldi honetan.

Emakumezkoen futbolari dagokienez, gure filialak atseden hartu zuen, Lezaman Deportivo Alavesen aurka jokatu aurretik. C mailako taldeak eta kadete mailakoak, Basauriko Kimuak FK eta Bizkeneskak gainditu zituzten, hurrenez hurren.