undefined

Athletic Clubek Lezaman dituen instalazioak jendearentzat ixtea erabaki du

Athletic Clubek Lezaman dituen instalazioak jendearentzat ixtea erabaki du

Osasun arloko prebentzio neurri gisa, gure talde guztien entrenamenduak ateak itxita egingo dira gaurtik hasi eta komunikazio berria eman arte

Athletic Clubek Lezamako instalazioak ixtea erabaki du, gaurtik hasi eta komunikazio berria eman arte. Klubeko jokalariak, teknikariak eta berariazko baimena duten langileak baino ezingo dira sartu. Gure instalazioetan jokatu daitezkeen beheko mailetako partidetara ere zabaltzen da neurria.

Zerbitzu medikoen bidez, Athletic Clubek gure kirolarien osasuna prebenitzeko barne protokolo guztiak ezarri ditu eta horien artean hainbat gomendio kolektibo daude.

San Mameseko instalazioetara egingo diren bisitei ere eragingo die egoerak. Klubaren museoak, dendak, jatetxeak, tabernak eta Bazkidearen Bulegoak ohiko funtzionamenduarekin jarraituko dute.

Egoera prebentibo horrek zuri-gorrien inguru guztiari sortzen dizkion eragozpenak deitoratu ditu klubak, eta normaltasuna lehenbailehen berrezartzea nahi du.