undefined

Gure oinarrizko futboleko taldeek ez dute inongo txapelketetan parte hartuko martxoan eta apirilean

Gure oinarrizko futboleko taldeek ez dute inongo txapelketetan parte hartuko martxoan eta apirilean

Epe horretan erabakiak Athletic Clubeko Eskolei ere eragingo die

Hurrengo bi jardunaldietan LaLiga Santanderrek ateak itxita jokatzea erabaki eta RFEFk eta EFFk futbol lehiaketa ez profesional guztiak bertan behera utzi ondoren, Athletic Clubek jakinarazi du bere egiturako talde bakar batek ere ez dituela martxoko eta apirileko torneoak jokatuko (ez Bizkaiko hainbat udalerritan, ezta lurraldetik kanpo aurreikusitakoak ere).

Erabaki horrek Athletic Clubeko Eskolei ere eragingo die aipatutako epe horretan.