undefined

Kopako EDF Logroño-Athletic Club, atzeratuta

Kopako EDF Logroño-Athletic Club, atzeratuta

RFEFek beste aukera bat eskainiko die datozen egunetan bi klubei partida horretarako beste data bat erabakitzeko

Espainiako Futbol Federazioak futbol lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki du hurrengo bi asteetan, gizonezkoen Lehen eta Bigarren Maila izan ezik. Hori dela eta, ez da jokatuko EDF Logroño-Athletic Cluben arteko Erreginaren Kopako finalerdia, martxoaren 18an Las Gaunasen aurreikusita zegoena. RFEFek beste aukera bat eskainiko die datozen egunetan bi klubei partida horretarako beste data bat erabakitzeko.

Halaber, ez da jokatuko ere martxoaren 22an, igandea, Lezaman aurreikusita zegoen Athletic Cluben eta UdG Teneriferen arteko Primera Iberdrolako 23. jardunaldiko partida.