undefined

Entrenamenduen aldi baterako etetea Lezaman

Entrenamenduen aldi baterako etetea Lezaman

Athletic Clubek erabaki du gaur arratsaldetik aurrera lehen bi taldeak bakarrik arituko direla, gizonezkoena eta emakumezkoena, baita Bilbao Athletic ere

Arratsalde honetatik aurrera, Athletic Clubek talde guztien entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du, bere lehen bi taldeen eta Bilbao Athleticen lan-saioak izan ezik.

Azken egunotan, zerbitzu medikoek solasaldiak izan dituzte jokalariekin, higienearekin, urruntze fisikoarekin eta etxean ahalik eta denbora gehien egoteko gomendioarekin lotutako jarraibide batzuk helarazteko, kutsatzeko arriskua gutxitze aldera. Era berean, COVID-19 koronabirusarekin lotutako sintomatologiari buruzko informazioa ere jaso dute Lezamako jokalariek.