
Athletic Clubek aldi baterako itxi ditu bere denda fisikoak
Athletic Clubek aldi baterako itxi ditu bere denda fisikoak
Klubak bere produktu ofizial guztiak bere zaleen eskura jartzen jarraituko du online dendaren bitartez
Osasun krisiaren bilakaeraren ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioak aplikatuta, Athleticek bere lau denda ofizialak aldi baterako ixtea erabaki du. Beraz, San Mames, Errekalde, Bidebarrieta eta Max Center dendek berehala itxiko dituzte ateak eta jada ez dituzte ateak irekiko gaur, martxoak 14, arratsaldez.
Espero dugu laster gure dendetan zerbitzu normalizatu batera itzuli ahal izatea, eta eskerrak eman nahi dizkiogu familia zuri-gorri osoari egoera zail hauetan egindako ahaleginagatik eta eskainitako laguntzagatik.
Athletic Clubeko produktu ofizial guztiak gure online dendaren bidez eskuragai egongo dira: https://denda.athletic-club.eus/