107 urte Pichichiren debutetik

107 urte Pichichiren debutetik

Athletic Cluben lehen mito handia Kopan Real Madrili bi gol sartuta estreinatu zen

Rafael Moreno Aranzadik, Pichichi bezala ezagunagoa zenak, 1913ko martxoaren 17an egin zuen debuta Athleticekin Kopako finalerdian, Real Madrili 3 eta 0 irabazita amaitu zena. Pichichik bi gol sartu zituen egun horretan, 2. eta 11. minutuan; Cortadik hirugarrena egin zuen 53. minutuan.

12 denboraldi gure ezkutua defendatzen eman ondoren, bost aldiz konkistatu zuen Erregional Txapelketa, eta lautan Kopa. Athletici agur esan zion maiatzaren 8an, 1921eko Kopako titulua altxatuz, finalean Atletico Madrili 4 eta 1 irabazita, Acedo eta Lakaren golei esker.

Bere ospeak eta oihartzunak gure mugak gainditu zituen, eta 1953tik LaLigako goleatzaile nagusia bereizten duen garaikurrak bere izena darama.