undefined

11 liburu zuri-gorri

11 liburu zuri-gorri

Ehunka kazetaritza-kronika ez ezik, eleberri eta saiakera ugari ere inspiratu ditu Athleticen ehun urteko historiak

Partida gogoangarriz betetako ehun eta hogeita bi urteko historiak hurrengo eguneko kazetaritza kronikak baino askoz gehiagorako ematen du. Ligako 8 titulu, Kopako 24 eta maila gorenean beti jokatu duen taldea inspirazio iturri izan da bai historialarientzat bai eleberrigileentzat. Alegia, Athletic Cluben historia beste ikuspuntu batetik kontatu nahi izan duten idazleentzat.

Jarraian, lehen zerrenda bat prestatu dugu liburu horietako batzuekin. Elkarren artean oso desberdinak diren baina zuri-gorri bera partekatzen duten liburuak dira:


1. AQUELLA EDAD INOLVIDABLE. Ramiro Pinilla.
Ospe handieneko idazle athletic-zaleetako batek (Nadal Saria, Kritikaren Saria eta narratibaren Sari Nazionala) duintasunari, familiari eta maitasunari buruzko eleberri hunkigarri hau utzi zigun, non protagonista Kopako txapeldun izandako lehoi bat den.

2. EL PRISIONERO DE RUHLEBEN. Jon Rivas. Athletic aldatu zuen gizonaren, Fred Pentland ingelesaren, historia kontatzen digun liburu historikoa da, Bilbora etorri zen ingelesarena. Gerra Handia Berlingo kanpoaldeko kontzentrazio-esparru batean pasatu zuen Pentlandek.

3. UN SOVIÉTICO EN LA CATEDRAL. Eduardo Rodrigálvarez. Club baten handitasuna irabaztetik haratago doala defendatzen du kronista zuri-gorri honek, Gabarra atera zuen Athletic amu bezala erabilita.

4. SAN MAMÉS, MEMORIA E HISTORIA DE LA CATEDRAL. Joseba Moro-Athletic Club. San Mames zaharraren historiaren errepaso sakona eta bikaina, sorreratik eraisteraino. Oso kontakizun interesgarria, garaiko argazkiekin hornitua eta oso edizio zainduan.

5. LA CIUDAD DE LA LLUVIA. Alfonso del Río. Gabarraren Athletic ere aitzakia  izan da idazleentzat krimen eta misteriozko eleberri bat egiteko. Bi trama paralelo, non Bilbo hiria kontakizunaren berezko zatia den.

6. EL MEJOR EQUIPO DEL MUNDO. Carlos Ranedo eta Tomás Ondarra. Athletic protagonista duten ilustrazio eta kontakizunen bilduma entretenigarria. Gogoratzeko eta irakasteko ezin hobea, eta, beraz, irakurketa partekatu gisa erabiltzeko aproposa.

7. IRIBAR, LA ALARGADA SOMBRA DEL TXOPO. Pedro Mari Goikoetxea. Athletic Cluben historia beti egongo da mito honi lotuta. Bere kirol eta giza ibilbidea hasieratik amaierara jasotzen da liburu honetan, eta bere kolaborazio baliotsua izan zuten orrialde hauek idazteko.

8. A MÍ EL PELOTÓN. Patxo Unzueta. Belausteren esaldi ospetsuak ematen dio izenburua liburu atsegin honi. Santiago Segurolak hitzaurrea idatzita, Athleticen jarraitzaile leial bezain kazetari ospetsu den gizon baten idatziak biltzen ditu liburuak.

9. DOS ENTRADAS PARA WEMBLEY. Miguel González San Martín. Hasteko eleberri bat, heziketa sentimentalekoa, garai oso bat birsortzen duena eta Athletic protagonistaren ametsen erreferentetzat jotzen duena.

10. “GOIKO ‘5’: CORAZÓN DE LEÓN”. Carmelo Rodrigo. Athleticek bere historian zehar izan duen pertsonaiarik karismatikoenetarikoa da Goiko. Liburu biografiko honetan bere kirol eta giza ibilbideko atal aipagarrienetako batzuk jasotzen dira.

11. GAINZA, BRUJO DEL FÚTBOL. Antonio de Rojo. Piru gure ehun urteko historiaren beste mito handienetako bat da, eta ezin falta zitekeen bere bizitza, hasieratik amaierara, Athletici lotuta jasoko zuen liburu bat.