Bata, gol bat partidako
Agustin Sauto Aranak Athleticen batez besteko onena du golei dagokienez, bat partidako. Zarrak (0,95) eta Pichichik (0,93) osatzen dute podiuma
Agustin Sauto Aranak, Bata bezala ezagunagoa (Barakaldo, 1908-Valle de Trapagaran, 1986), Athletic Cluben historiako batez besteko onena du gol-kopuruari dagokionez (50 partida baino gehiago jokatuta). 7 denboralditan (1929-1936) aurrelariak 208 partida jokatu zituen eta 208 gol sartu zituen; hain zuzen ere, gol bat partidako, errematatzaile handien eskura bakarrik dauden zenbakiak lortuz.
Gainera, Batak beste errekor handi bat partekatzen du Ladislao Kubalarekin: LaLigaren historian partida berean 7 gol lortu dituzten bi jokalari bakarrak dira. 1931n lortu zuen bilbotarrak, gaur egun ere LaLigako historiako goleadarik handiena suposatu zuen paridan: Athletic Club 12 – Fc Bartzelona 1. Denboraldi horretan, 1930-31an, Athleticek 73 gol sartu zituen ligako 18 partidetan, batez beste 4 gol partidako. Batak 29 sartu zituen, eta horrek txapelketako goleatzaile nagusi izendatu zuen.
Zarra eta Pichichi, podiumean
Bataren ondoren, Telmo Zarrak du Athleticen batez besteko onena: 0,95 gol partidako. Klubaren historiako artillerorik onena bigarren postuan dago ranking partikular horretan, 1942 eta 1955 artean jokatutako 354 norgehiagoketan 335 gol sartu baitzituen.
Podiumari ixten, Rafael Moreno Aranzadi ‘Pichichi’ mitikoa dago, 1910 eta 1921 artean lehoi bezala jokatutako 89 partidatan 83 tanto egin baitzituen, eta horrek, batez beste, 0,93 gol ematen dizkio partidako. Unamuno I.ak (0,88) eta Gorostizak (0,77) osatzen dute historia zuri-gorriko batez besteko onenen top 5a.
Aritz Adurizek (6. izan zen lortutako golen sailkapen historikoan) ditu egungo zenbakirik onenak, batez beste 0,42 (172 gol 407 partidatan).