undefined

Iragan (eta oraina) zuri-gorria duten aita-semeak

Iragan (eta oraina) zuri-gorria duten aita-semeak

Larrazabaltarren kasu berrienetik, historia zuri-gorrian egon diren aita-semeen bost mugarriak errepasatuko ditugu

Ziur artikulu honetako protagonistetako batek baino gehiagok esan ziola noizbait bere gurasoari: ‘Aita, zu bezalakoa izan nahi dut!’. Esan eta egin. Historia zuri-gorriak lau kasu utzi dizkigu, zeinetan aitak eta semeak minutuak jokatu dituzten Athleticen lehen taldearekin partida ofizialetan.

Gonzalez de Careagatarren kasua alde batera utzita (aitak, Enriquek, 1902an irabazi zuen Kopa, presidente bihurtu aurretik  (1903-06) taldearekin jokatu zuen partida bakarrean, eta bere semea Alfontsok 20ko hamarkadaren amaieran bi Kopa eta bi Liga lortu zituen), aita-semeen lau bikote izan dira familia zuri-gorriaren historian:


Aitor Larrazabal


Gaizka Larrazabal

Aitor eta Gaizka Larrazabal

Athleticen kasurik berriena Aitor eta Gaizka Larrazabal dira. Azken hau lehen taldeko egungo jokalaria da.

Gaizka Aitorren (Loiu, 1971) semea da, gure klubaren jokalari historikoetako batena. Athleticekin partida gehien jokatu dituen zortzigarren jokalaria da Aitor, guztira 445 partida jokatu baitzituen lehen taldean 1990etik 2004ra. Ezker hegaleko atzelaria, bere jaurtiketa indartsuagatik nabarmendu zen, eta 43 gol sartzea lortu zuen defentsa gisa jokatuz.

Aitor erretiratu eta 15 urtera (2004), Gaizka Larrazabalek (Bilbo, 1997) aitaren lekukoa hartu zuen lehen taldean, Getafe CF taldearen aurka debuta eginez 2019-20 Liga honetako 2. jardunaldian. Ordutik, Gaizkak hamar partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, bederatzi ligan eta bat Kopan.


Carmelo Cedrún


Andoni Cedrún

Carmelo eta Andoni Cedrún
Kointzidentzia hori ez da bakarrik aita-semeek Athletic Clubeko lehen taldean jokatu zutelako, biek ere hiru zutoinen azpian jokatu baitzuten.

Carmelo Cedrún Durangon jaio zen 1930eko abenduan, eta estatuko futboleko atezainik ospetsuenetako bat izan zen 50 eta 60ko hamarkadetan. Lehoi gisa 402 partida jokatu zituen 1950 eta 1964 artean jardun zuen 14 denboraldietan. Denbora horretan hiru Kopako titulu (1954-55, 1955-56 eta 1957-58) eta LaLigako txapelketa bat (1955-56) eskuratu zituen atezainak.

Carmelok, gainera, partida gehien jokatu dituen lehoien bigarren markarik onena du, 132, Williamsek bakarrik gaindituta, 146 partida jarraian jokatuta. San Mamesek iragan abenduaren 1ean egin zion Carmelori omenaldia, Williamsek bere erregistroa gainditu zuen egunean.

17 urte geroago, Andoni Cedrunek (Durango, 1960) aitaren lekukoa hartuko zuen zuri-gorrien atean. Andonik 30 partida jokatu zituen zuri-gorri bezala 1980 eta 1984. urteen artean, 1982-83 denboraldiko Liga eta 1983-1984 denboraldian liga eta Kopa irabazi zituelarik.


Isidoro Urra


José Manuel Urra

Isidoro eta José Manuel Urra
Isidorok bere seme Jose Manuelek baino ibilbide zabalagoa eta emankorragoa izan zuen Athleticen, bederatzi denboraldi jokatu eta zazpi titulu irabazita, semeak bi denboraldi  jokatu eta titulu bat irabazi zituen bitartean, baina biek defendatu zuten ezkutu zuri-gorria lehen taldean.

Isidoro Urrak (Sestao, 1906-Santurtzi, 2006) 124 partida jokatu zituen zuri-gorri zamarrarekin 1935 eta 1946. urteen artean, eta 12 gol sartu zituen erdilari gisa. LaLigako bi txapelketa (1935-36 eta 1942-43), lau Kopa jarraian (1942 eta 1945 artean) eta bi Erregional Txapelketa (1938-39 eta 1939-40) irabazi zituen.

1966an, aitak erretiroa hartu eta 20 urtera, bere seme José Manuel Athleticekin estreinatu zen, non bi denboraldi eman zituen. Honen ibilbidea laburra izan arren, lehoiek 1968-69 denboraldian jaso zuten Koparen lekuko izan zen Urra. Athleticen izan zen bi denboraldietan zazpi partida jokatu zituen Urra semeak, guztiak Laligan.


Luis Uribe, eskuman, Pentland eta Chirri IIrekin batera


Ignacio Uribe

Luis eta Ignacio Uribe-Echevarria
Uribe-Echevarritarrek titulu zerrenda luzea dute, Luis aitak jokatu zituen bost denboraldietan eta Ignacio semeak jokatu zituen hamarretan lortutakoak.

Luis Uribe-Echevarriak (Urduliz, 1906-1994), Volea bezala ezagunak, Real Madrilen debutatu zuen 1929an, han medikuntza ikasketak egiten ari baitzen. Ikasketak amaitu ondoren, Bilbora itzuli zen Fred Pentlanden Athleticen jokatzera, eta 46 partida jokatu zituen 1929 eta 1934. urteen artean. Denboraldi horretan 26 gol sartu zituen eta bi liga txapelketa jarraian irabazi zituen (1930-31 eta 1932-33), hiru Kopa jarraian (1930-31, 1931-32 eta 1932-33) eta lau Erregional Txapelketa, bata bestearen atzetik (1930-31, 1931-32, 1932-33 eta 1933-34).

Hemeretzi urte geroago, 1953an, bere seme Ignaciok Athletic Clubeko lehen taldean egin zuen debuta, non 1963ra arte jarraitu zuen Los Once Aldeanos ezizenez ezaguna egin zen talde mitikoan. Armarri zuri-gorria defendatu zuen hamar denboraldietan, 211 partida jokatu zituen eta 69 gol sartu. Bere palmares partikularrean 1956an konkistatutako LaLiga eta 19555, 1956 eta 1958an Athleticek irabazi zituen hiru Kopak ikus daitezke.