undefined

Emakume, Futbol eta Lidergo Kongresua urrian egingo da

Emakume, Futbol eta Lidergo Kongresua urrian egingo da

San Mamesen datorren astean egitekoa zen ekitaldia azkenean urriaren 15 eta 16ra atzeratuko da

Leadership Woman Football (LWF) kongresuak bere bigarren edizioa ospatuko du San Mamesen 2020ko urriaren 15 eta 16an. LWF erakundeak, koronabirusaren krisia dela eta osasun agintariek emandako gomendioei zorrotz jarraituz, hurrengo asterako (martxoak 25 eta 26) aurreikusitako hitzordua atzeratu behar izan du.

Gaur egungo egoera dela eta, prezio bereziak eskaintzen dira ekainaren 30a baino lehen LWF Congress 2020rako txartela eskuratzen dutenentzat, web honetan: http://www.leadershipwomanfootball.es /

Gainera, Bartzelona Sport Business Institute-ekin batera, 2020ko LWF Congresserako izena eman duten guztiek %30eko deskontua izango dute martxoaren 23an hasiko den Football Digital Marketing & Social Media (guztiz online) ikastaroan. Promozio honi heltzeko: [email protected]

LWF nazioarteko kongresu bakarra da munduan, ez baitago emakumeen futbolean soilik zentratuta, baizik eta emakumearekin, futbolarekin eta lidergoarekin zerikusia duten arlo guztietan ere. Nazioarteko futbolaren munduan ospe handia duten hizlariak izango dira, besteak beste, Ainhoa Tirapu, Athleticeko kapitaina, eta Iraia Iturregi, emakumezkoen bigarren taldeko entrenatzailea.

Twitter: @LWFcongress
Instagram: @lwfcongress