undefined

110 urte Kopako laugarren titulua lortu zenetik

110 urte Kopako laugarren titulua lortu zenetik

1910eko martxoaren 20an, Athleticek Vasconia mendean hartu zuen Donostian, bere laugarren kopa lortuz

1910.eko martxoaren 20an, Athleticek bere laugarren Kopa txapelketa lortu zuen. Talde zuri-gorriak (elastiko zurigorria jaztea hilabete batzuk lehenago erabaki zen), Donostiako Ondarreta zelaian jokatutako finalean, Vasconia Sport Club de San Sebastian taldea gainditu zuen gol baten aldearekin, Remigio Izak 56. minutuan lortutako golari esker.

Athleticek, 1902an, 1903an eta 1904an lortutako Kopa txapelketa berriz irabaztea lortu zuen, Madril FC taldeak (1905etik 1908ra) irabazi zuen eta Club Ciclista San Sebastianek hurrengo urtean, 1909an, bizkaitarrak finalerdietan kanporatu ondoren. Talde donostiarra txapeldun egin zuten futbolari gehienak, 1910ean Vasconia SC taldean sartu ziren.

Finalerdietan Madrid CF taldea mendean hartu ondoren (2-0), Athletic finalera iritsi zen, Astorquia, Amann, Arsuaga, Grahan, Cammeron, Belauste, Hurtado, Iza, Burns, Veitch eta Iceta jokalariek osatutako taldearekin.

Kopa txapelketak ikusmin handia sortu zuen Bilbon, eta horren adibidea finalaren hurrengoko egunean prestatu zen harrera jendetsua izan zen, taldea trenez hirira iritsi zen momentutik. Hiru ibilgailutan banatuta erakutsi zuten garaikurra, Bilboko kaleetan zehar ehundaka zaleen txalo zaparrada jaso zuten jokalariek, ordura arte ez zen inoiz horrelako harrerarik ezagutu.

Txapeldunen argazkia: zutik eta ezkerretik eskuinera: Graham, Amann, J.M. Belauste, L. Astorquia, I. Aldecoa, Arzuaga. Eserita: L. Hurtado, R. Iza, Burns, Veitch, Iceta eta Cameron.