undefined

2004/03/20, oroimenean gordetzeko gaua

2004/03/20, oroimenean gordetzeko gaua

Gaur duela 16 urte, Athleticek Real Madril garaitu zuen San Mamesen, Del Hornoren (bi aldiz), Yesteren eta Urzaizen golekin

2004ko martxoaren 20a betiko gordeko da zale zuri-gorrien oroimenean. Athletic Clubek Real Madril hartu zuen Katedralean Lehen Mailako 29. jardunaldian, talde zuria hiru egun lehenago Errege Kopako finalean Real Zaragozaren aurka galdu eta gero.

Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldeak abantaila hartu zuen lehen zatiko azken txanpan, Fran Yesteren eta Ismael Urzaizen golei esker. Real Madrilek partida berdintzea lortu zuen Raulen bi golen bidez, baina Asier Del Hornok, beste bi golekin, lehoien garaipena etxean gelditzea ahalbidetu zuen.

Garaipen handia lortu zuen Athleticek eta Uefaren postuetarako borrokan jarraitzeko hiru puntu garrantzitsu ere. Azkenean lortu zuen, bosgarren postuan amaitu baitzuen denboraldia. Hurrengo bideoan San Mameseko gau hartako laburpen osoa ikus daiteke.