undefined

Athleticek, #CalcetinesDesparejados kanpainarekin

Athleticek, #CalcetinesDesparejados kanpainarekin

Gaur, martxoak 21, Down Sindromea duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta gure futbolariek kanpainarekin bat egin dute sare sozialetan

Down Sindromea duten Pertsonen Nazioarteko Egunean, Athletic Clubek #CalcetinesDesparejados kanpainarekin bat egin nahi izan du. Kanpaina horrek, azken urteotan martxoaren 21ean egiten den bezala, inklusioa sustatu eta edozein pertsonaren arteko desberdintasunak normalizatu nahi ditu.

Sare sozialetako ekimenaren jatorria galtzerdien eta kromosomen – Down sindromea duten pertsonak gehigarri batekin jaiotzen dira – arteko antzekotasuna da, eta egunean zehar bi galtzerdi desberdin janztean datza.

Aurtengo edizioan mundu guztiak etxetik hartuko du parte; besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako ordezkariek, gure harrobiko jokalariek eta, jakina, gure Genuine taldeko futbolariek, Athletic Cluben inklusioaren adibide nagusia.

#DiferenteComoTú #CalcetinesDesparejados