undefined

60 urte Jose Antonio Agirre hil zenetik

60 urte Jose Antonio Agirre hil zenetik

Agirre Lehendakariak hiru titulu irabazi zituen Athletic Clubeko jokalari izan zen bost denboraldietan

Gaur duela 60 urte, 1960.eko martxoaren 22an hil zen Jose Antonio Agirre Lekube, lehenengo lehendakaria izandakoa eta Athletic Clubeko elastikoa 1921etik 1926ra bitartean jantzi zuena. Ofizialki 1921.eko azaroaren 27an egin zuen debuta, Campeonato Regional txapelketan, Deusturen kontra banako emaitzarekin amaitu zen partida batean; eta bere azken partida Aceroren aurka izan zen, 2-0 irabaziz berak sartutako gol batekin.

Guztira, bost gol sartu zituen bost denboralditan zehar banatutako hamaika partida ofizialetan, nahiz eta berrogeita hamar partida baino gehiago jokatu lagunarteko partidak kontutan izanda. Campeonato Regional txapelketa 1923 eta 1924an irabazi zuen eta Kopa txapelketa 1923. urtean.

Agirre bere ibilbide politikoagatik egin zen ospetsu, Getxoko alkate gisa hasi zelarik. 1936.eko urriaren 7an aukeratu zuten lehendakari, eta 1937.eko ekainetik aurrera Frantziako erbestean jarraitu zuen lanean, Parisen hil zen arte.

Argazkia: Makurtuta, lehenengoa ezkerretik hasita, Jose Antonio Agirre gainerako taldekideekin batera Athletic Club eta Casuals Corinthians taldeen arteko lagunarteko partidaren atarian.