undefined

Yuri Berchichek #Etxetik erantzungo du

Yuri Berchichek #Etxetik erantzungo du

Bidali orain zure galdera gure atzelariarentzat gure kanal ofizialetan bihar emango den prentsaurreko birtualerako

Gaur egungo egoera dela eta joan den ostegunean Iñaki Williamsekin egin genuen bezala, Athletic Clubek prentsaurreko birtual bat antolatu du, non Yuri Berchicek komunikabideen galderei erantzungo dien, baita zaleek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei ere.

Bertan parte hartzeko, Twitterreko, Facebook eta Instagram gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.

Yuriren erantzunak bihar, astelehena, argitaratuko dira bideo baten bidez gure webgune ofizialean eta kanal ofizial ezberdinetan.