undefined

FIFA20 txapelketa solidarioaren arrakasta handia

FIFA20 txapelketa solidarioaren arrakasta handia

ESports taldeko Ibai Llanos influencer eta narratzailearen erronkak 150.000 euro baino gehiago bildu ditu Covid-19ren aurkako borrokan laguntzeko

#LaLigaSantanderChallenge -FIFA20ko txapelketa solidarioa, Lehen Mailako Klub bakoitzeko jokalari bat eta futbol profesionaleko narratzaileak protagonista dituena- joan den igandean amaitu zen, Covid-19ren aurkako borrokan laguntzeko 150.000 euro baino gehiago bildu eta gero. 

Ibai Llanos eSports-eko influencer eta narratzaileak bultzatutako ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izan da asteburu osoan zehar bere Twitch kanalaren bidez, non mundu osoko erabiltzaileek beren dohaintza egin ahal izan duten UNICEF Españari koronabirusaren aurkako borrokan ekonomikoki laguntzeko.

LaLigako taldeetako jokalariez gain, Manolo Lama, Miguel Angel Roman, Danae Boronat edota Ibaik berak ere txapelketa horretako partidak girotu dituzte.

Gorka Guruzeta, final-laurdenetara arte
Marko Asensio, Real Madrilen ordezkari gisa, txapelketa solidarioko txapeldun izendatu da Leganeseko Aitor Ruibal finalean mendean hartuta.

Athleticen aldetik, Gorka Guruzetak final-laurdenetara iristea lortu zuen txapelketako lehen kanporaketan Sergio Reguiloni 1-2 irabazita. Final-laurdenetan, #LaLigaSantanderChallenge txapelketako txapeldunordearen aurka galdu zuen Guruzetak.