undefined

Txapelketak bertan behera utzi dituzte behin behinean

Txapelketak bertan behera utzi dituzte behin behinean

RFEFk eta LaLigak lehiaketa profesionalak eta ez-profesionalak etetea adostu dute, agintari eskudunek egokitzat jotzen duten arte

Indarrean dagoen RFEF-LaLiga Koordinazio Hitzarmenean aurreikusitako Jarraipen Batzordeak futbol lehiaketa profesionalak bertan behera uztea erabaki du, harik eta Espainiako Gobernuko eta Estatuko Administrazio Orokorreko agintari eskudunek berriro has daitezkeela eta horrek osasunerako inolako arriskurik ez dakarrela uste duten arte.

Era berean, RFEFek ere onartu du bertan behera uztea futbol ez-profesionaleko estatu-mailako lehiaketa guztiak, bai modalitate nagusian, bai areto-futboleko eta hondartza-futboleko espezialitateetan, harik eta Espainiako Gobernuko eta Estatuko Administrazio Orokorreko agintari eskudunek uste duten arte lehiaketa horiek berriro has daitezkeela, horrek futbolarien, teknikarien eta taldeko langileen osasunerako arriskurik eragiten ez duenean.

Aldi berean, lurralde federazioei autonomia mailako lehiaketetarako neurri bera har dezatela eskatzea adostu dute.